Munduaren leihoa

Ezin Izan talde donostiarreko Pablo gitarra jotzaileari zor diot Lehiotikan zale izatea. Duela urte asko galdetu zidan: Ezagutzen al dituk nafar hauek? To, hartzak beren lehen maketa!. Geroztik, beti jarraitu dut beren hardcore melodikoa. Azken disko honetan erritmo azkarrek hor diraute, ahots melodikoak eta koroek ere bai, baina nabarmena da festarako gogoa erakutsi dutela zenbait kantuetan: Euskaldunak gara edo Zerbaitetan sinetsi horietan, esaterako. Beheruntz begira eta Ez ahantzi inoiz asko gustatu zaizkit. Etenaldi luzearen ondoren, ongi etorri eszenategietara!