Munduak Covid-19arekin hildakoen milioi erdiko langa igaro du

Munduak Covid-19arekin hildakoen milioi erdiko langa igaro du Uda iritsi da eta horrekin batera, ezinbestean argiaz eta tenperatura beroez gozatzeko gogoa. Ez dugu ahaztu behar ordea uda hau ez dela aurretik ezagutu ditugunak bezalakoa izango, Covid-19a gure artean dagoen bitartean ez bederen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduak-covid-19arekin-hildakoen-milioi-erdiko-langa-igaro-du/@@download/image/brasil.jpg
2020/07/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Uda iritsi da eta horrekin batera, ezinbestean argiaz eta tenperatura beroez gozatzeko gogoa. Ez dugu ahaztu behar ordea uda hau ez dela aurretik ezagutu ditugunak bezalakoa izango, Covid-19a gure artean dagoen bitartean ez bederen.
Munduak Covid-19arekin hildakoen milioi erdiko langa igaro du

Hain da horrela, pasa den igandean mundu osoan Covid-19arekin hildakoen kopuruak milioi erdiko langa igaro zuela. Kutsatuen kopuruak ere goraka jarraitzen du eta jada 10 milioitik gora dira. 

Abenduan hasi zen Txinan osasun krisi hau eta oraingoz ez dirudi kontrolpean dugunik. Izan ere, Txinan bertan, Pekinen, milioi erdi pertsona konfinatu dituzte berriz ere koronabirusaren berragertzeagatik. Gure inguruan ere hainbat berragerpen izan dira eta oraingoz konfinamendu neurri zorrotzik hartu ez bada ere, ez da ahaztu behar birusa gure artean dagoela. Horregatik, maiz garbitu eskuak eta bi metroko distantzia mantendu ezin denean maskara erabili. Honetan guztiok elkarrekin gaude, ez ahaztu!