Mundua amaitzera doa (berriro)

Mundua amaitzera doa (berriro) Apokalipsiaren teorikoek irailak 23, hau da, bihar, aukeratu dute dute munduaren azken egunerako data ezartzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundua-amaitzera-doa-berriro/@@download/image/bolafuego.jpg
2017/09/22
berria
Apokalipsiaren teorikoek irailak 23, hau da, bihar, aukeratu dute dute munduaren azken egunerako data ezartzeko.
Mundua amaitzera doa (berriro)

Sentitzen dugu dagoeneko astebururako planak egin badituzu; bihar, irailak 23, mundua amaituko da. Hala diote behintzat, Apokalipsiaren teoriko handiek. Dirudienez, oraingo honetan, Bibliatik dator abisua; David Meade teorikoak egin du kalkulua, eta dirudienez, aurrekoan ikusitako eklipseak bere kalkuluak baieztatzeko balio izan du. Horrekin batera, Mexikoko lurrikara eta Irma urakana ere, munduaren amaiera badatorrela abisatzen ari zaizkigu.

 

Ez da halako teoriak aireratzen diren lehen aldia; duela sei urte, Maien teoria batek zioen mundua amaituko zela. Antzekoa gertatu zen 2000. urtean, mendez eta milurtekoz aldatu ginenean. Baina Meaderen esanetan, oraingoan bai, ez dago duda izpirik; bihar hasiko da Apokalipsia. Eta zuk, sinisten al duzu?