Mundua alderantziz

Mundua alderantziz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundua-alderantziz/@@download/image/zur_lur_alderan_1367246075.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
Mundua alderantziz
Bojana Danilovicek 28 urte ditu, serbiarra da eta Orientazio Espazialaren Fenomenoa deritzon osasun arazoa pairatzen du: bere begiek dena egoki ikusten dute, baina bere burmuinak buelta ematen dio. Irakutzeko, alderantziz hartu behar izaten ditu liburuak, eta telebista pantailari ere buelta ematen dio. Ordenagailuarekin lan egin ahal izateko, bestalde, aplikazio berezi baten laguntza du trastea buruz behera jartzeko beharrik gabe.