"Mundua aldatzeko ideiak" ekimenak mundu osoko pentsalariak bilduko ditu Bilbon

"Mundua aldatzeko ideiak" ekimenak mundu osoko pentsalariak bilduko ditu Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundua-aldatzeko-ideiak-ekimenak-mundu-osoko-pentsalariak-bilduko-ditu-bilbon/@@download/image/20126223121mundua_aldatzeko_ideiak.jpg
2012/12/13
berria
"Mundua aldatzeko ideiak" ekimenak mundu osoko pentsalariak bilduko ditu Bilbon
Uztailaren 5etik 7ra bitartean izango dira 'Mundua aldatzeko ideiak' jardunaldiak, eta nazioarteko zein Euskal Herriko hemezortzi sortzaile bilduko dituzte. Hiru egunez, arratsaldero, hitzaldiak eskainiko dituzte Bilboko Euskalduna Jauregian.

2012 Euskadi da ekimenaren antolatzailea, eta bi helburu nagusi dituela jakinarazi dute bertatik: batetik, bakearen aldeko kultura erakarri nahi dute euskal kulturara, eta bestetik, une batez bada ere, Euskadi mundu osoko pentsamenduaren hiriburu bilakatu nahi dute.

Pentsalarien artean, Isabel Coixet zinemagilea, Alessandro Baricco idazle italiarra, Amy Goodman kazetari independentea, Sergio Ramirez Nikaraguako presidenteorde ohia, Luisa Etxenike idazlea eta Susan Abulhawa errefuxiatu palestinarra izango dira.

Hausnarketa partekatua izango da nagusi, guztiok ditugun arazo orokorren gainean hitz eginez eta konponbideak, ahal izanez gero, bilatuz. Bertara entzule moduan joan nahi izanez gero, izena mean behar da honako webgunean

Pentsalarien zerrenda


Zygmunt Bauman filosofo poloniarra
Alessandro Baricco idazle italiarra
Bence Fliegauf zinemagilea
Susan George filosofoa
Isabel Coixet zinemagilea
Alfredo Jaar artista eta arkitekto txiletarra
Germaine Greer feminismoaren akademikoa
Ignacio Cirac Fisikako Sari Nazionala
Amy Goodman kazetari independetea
Sergio Ramirez Nikaraguako presidenteorde ohia
Pier Giorgio Olivetti Cittaslow mugimenduaren zuzendaria
Susan Abulhawa errefuxiatu palestinarra eta Palestinako haur-parkeen sortzailea
Wassyla Tamzali Maghreb Egalite kolektiboaren sortzailea
Shashi Tharroorlndiako kanpo arazoetako ministroak
Colin Vaines zinemagilea
Ramiro Pinilla narratzailea
Luisa Etxenike idazlea
Josep Ramoneda kazetaria