Mundu Martxaren azken kilometroak Euskal Herrian

Mundu Martxaren azken kilometroak Euskal Herrian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundu-martxaren-azken-kilometroak-euskal-herrian/@@download/image/20103125758Mundumartxa2.JPG
2012/12/13
berria
Astelehenean, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, abiatu zen Iruñetik, Altsasu eta Lizarra aldera, eta Euskal Herrian zehar ari da egunotan, besteak beste, prekarietatea eta emakumeen kontrako tratu txarrak lau haizetara zabaltzen. Iruñean amaituko da, bihar. Manifestazioa egingo dute eta ondoren bazkaria eta festa antolatu dute.

Hainbat ekimen egin dituzte han eta hemen, Emakumeen Mundu Martxari ongietorria egiteko. Zarautzen, esate baterako, emakume gazteek, baserritarrek eta etorkinek testua idatzi eta murala marraztu zuten; patriarkatuarekin bukatu beharra adierazten du irudiak. Tolosan, bestalde, Mundu Martxaren kotxe karabana iritsi bezain pronto, arraunlariek hartu dute testigantza liburua. Portugaleten, bestalde, Ezkerraldea eta Eskuinaldea lotzen dituen zubia igarotzean arazoak izan zituzten. Zubiak matxura zuelakoan, beste bide bat hartu behar izan zuten emakumeek. Mundu Martxako kideek salatu zutenez, haiek beste bide bat hartu eta berehala ikusi zituzten bertan zeudenek autoak zubitik pasatzen.
Euskal Herrian bukatuko dira antolatutako ekintzak, baina Mundu Martxak bide luzea du aurretik, harik eta urrian, Kongon (Afrikan) azken ekitaldia egingo duten arte.