Mundu mailako klimagatiko greba hemen da: hau da jakin beharreko guztia

Mundu mailako klimagatiko greba hemen da: hau da jakin beharreko guztia "Fridays for Future" mugimenduak antolatutako protestak irailaren 23an izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundu-mailako-klimagatiko-greba-hemen-da-hau-da-jakin-beharreko-guztia/@@download/image/GettyImages-1130736520-714x476.jpg
2022/09/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Fridays for Future" mugimenduak antolatutako protestak irailaren 23an izango dira.
Mundu mailako klimagatiko greba hemen da: hau da jakin beharreko guztia

Krisi klimatikoa gelditzea. Planetaren berotzea mugatzea. Berehalako neurriak hartzea. Hauek dira 2018. urtetik Fridays For Future mugimenduaren aldarriak. Urte hartan hasi zen Greta Thunberg Suediako parlamentuaren aurrean protestatzen. Berehala mundu osoko gazte ugari batu zitzaizkion eta Fridays for Future mugimendua osatu zuten. 

Urtebete geroago, greba klimatikoak ospatu ziren mundu osoan, eta lau milioi manisfestari bildu. Historiako protesta klimatikorik jendetsuena. Aurten, irailaren 23an izango da greba hori, eta mundu osoko klima aldaketaren aurkako gazte aktibistak kalera aterako dira berriz ere. 

Krisi klimatikoari aurre egiteko beharra geroz eta premiazkoagoa da. Pasa den otsailean Krisi Klimatikoaren inguruko adituek (IPCC) argitaratutako txostenaren arabera, krisi klimatikoa areagotu egin da eta jada 1,5 graduko helburua ez da beteko. Protestetara batu nahi baduzu, hemen greba klimatikoaren inguruan jakin beharreko guztia:

Noiz ospatuko da?
Irailak 23, ostirala.

Niregandik hurbil ospatuko diren protesten ingurko informazioa non topatu dezaket?
Ekitaldia munduko hiri ugaritan ospatuko da. Kontsultatu mapa honetan non izango diren. 

Ez badago zuregandik protestarik hurbil, zurea sortu zenezake. Hori bada zure asmoa, Fridays for Future mugimenduak baliabide erabilgarri ugari ditu protestak antolatzeko. Informazioa hemen kontsultatu zenezake.