Mundialean emakume erakargarriak filmatzea amaituko da

Mundialean emakume erakargarriak filmatzea amaituko da FIFAk arauak moldatuko ditu kameratan agertzen diren emakumeak edertasun eta fisikoarengatik aukeratuak izan ez daitezen. Zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundialean-emakume-erakargarriak-filmatzea-amaituko-da/@@download/image/Brasil-Mexico-Mundial-Rusia-2018-471.jpg
2018/07/13
albiste-laburra
FIFAk arauak moldatuko ditu kameratan agertzen diren emakumeak edertasun eta fisikoarengatik aukeratuak izan ez daitezen. Zer iruditzen zaizue?
Mundialean emakume erakargarriak filmatzea amaituko da

Mundiala oraindik ez da amaitu, baina futbolaren festa handiak utzitako ondorioak dagoeneko agerian utzi dituzte. Aurten ere, larriena emakumeekiko jazarpena eta tratu sexista izan da; aste honetan bertan eman genuen albistea: 45 jazarpen kasu gertatu dira aurtengo futbol mundialean, horietatik 15 kazetariei eginak. Hori izan da larriena, baina ez jarrera sexista bakarra; FIFAk salatu duenez, kamerek etengabe bilatu dituzte emakume erakargarrienak enfokatzeko, eta mundu osoko kirol komunikabideek idatzi dituzte artikuluak Mundialeko emakume sexy eta ederrenen rankinekin.

Partiduren bat ikusi baduzue konturatuko zineten; jokoa zelaian dagoen bitartean kamerek ez dute pilota bistatik galtzen, baina jokoa gelditzen den bakoitzean, emakume ikusgarri baten lehen planoak eskaintzen dituzte. Praktika sexista honekin amaitu nahi du FIFAk, eta hemendik aurrera debekatu egingo ditu halako planoak.