Mundialaren aurpegi ezkutua: sexu erasoak

Mundialaren aurpegi ezkutua: sexu erasoak 45 jazarpen kasu gertatu dira aurtengo futbol mundialean, horietatik 15 kazetariei eginak... eta jaialdia ez da amaitu oraindik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundialaren-aurpegi-ezkutua-sexu-erasoak/@@download/image/acosomundial-4fc76743cbd7ab800f84d5cd3bf5aa85-1200x600.jpg
2018/07/12
albiste-laburra
45 jazarpen kasu gertatu dira aurtengo futbol mundialean, horietatik 15 kazetariei eginak... eta jaialdia ez da amaitu oraindik.
Mundialaren aurpegi ezkutua: sexu erasoak

Futbolaren mundu mailako festarik handienak badu alde ilun bat: sexu erasoak. Aurten Errusian egin diren kirol ospakizunetan FIFAk 45 jazarpen kasu erregistratu ditu, horietatik 15 kazetariei eginak. Dena den, antolakuntzak dioenez, benetako zifra hamar aldiz handiagoa izan daiteke, asko ez direlako detektatu.

Ez da zifra baxua beraz; antolatzaileen arabera, erregistratutako kasu gehienetan kalean zebiltzan emakumeek jasan dituzte, sorpresaz futbolzale talde batek abordatu dituztenean. Kazetarien kasuan, telebistan ikusi dira zuzenekoak egiterakoan muxuak, ukitzeak eta bestelako jarrera sexistak.

Antolakuntzak harrapatutako jarraitzaileak herrialdetik joatera behartu dituzte; zoritxarrez, duela lau urte Brasilen bizitako egoera ez da batere hobetu Errusian.