Mundaka Festival: musika eta gastronomia

Mundaka Festival: musika eta gastronomia Gaurtik hasi eta igandera bitarte, bertako nahiz nazioarteko musika eta gastronomia onenak bat egingo dute Urdaibaiko bihotzean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundaka-festival-musika-eta-gastronomia/@@download/image/Ocean_Colour_Scene.jpeg
2017/07/28
albiste-laburra
Gaurtik hasi eta igandera bitarte, bertako nahiz nazioarteko musika eta gastronomia onenak bat egingo dute Urdaibaiko bihotzean
Mundaka Festival: musika eta gastronomia

Hirugarren ekitaldia du aurtengoa Mundaka Festivalek. Udan hain ugariak diren beste musika jaialdietatik bereizi nahian, Bizkaiko kostaldeko honek berezko hiru elementu garrantzitsu uztartzen ditu: musika, jatekoa eta paisaia liluragarria. Zentzumen guztiak asebetetzeko proposamena da, hortaz.

Eszenari dagokionez, antolatzaileek kanpoko nahiz bertako taldeekin osatu dute kartela; izen handikoak dira batzuk ez hain ezagunak beste batzuk. Atzerritik etorritakoen artean nabarmentzekoak dira, esaterako, Ocean Colour Scene eta Mando Diao. Bestalde, Allah-Las, Lee Fields edota Beth Hart bezalakoak ere ariko dira zuzenean.

Euskal taldeen ordezkaritza Zea Mays, Last Fair Deal, Seiurte eta Willis Drummond taldeek osatuko dute.

Eskaintza gastronomikoari dagokionez, igandeko Atune Egune izango da hitzordu garrantzitsuena. 200 kiloko atun gorri bat zatikatuko dute hamaika eratara sukaldatzeko eta, horretaz gain, Urdaibaiko fruituak eta euskal okela ere dastatu ahal izango dira. Gainera, berritasun gisa, igandeko hiru kontzertuak doakoak izango dira: Seiurte (18:00), The Red Trads (19:30) eta Willis Drummond (21:15).

Bermut saioak, Djak, argazki lehiaketak... Mundaka Festivalen eskaintza osoaren inguruko info+ eskuratzeko: http://mundakafestival.eus/eu/