Multiópticas erakundeak mugikorrekin bateriarekin funtzionatzen duten lehen jostailu analogikoak sortu ditu

Multiópticas erakundeak mugikorrekin bateriarekin funtzionatzen duten lehen jostailu analogikoak sortu ditu Orain dela hilabete batzuk Multiópticas konpainiak kanpaina bat jarri zuen martxan haurren artean teknologia modu arduratsuan erabiltzeko kontzientzia piztu zedin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/multiopticas-erakundeak-mugikorrekin-bateriarekin-funtzionatzen-duten-lehen-jostailu-analogikoak-sortu-ditu/@@download/image/Captura de pantalla 2020-12-21 a las 8.08.58.png
2020/12/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Orain dela hilabete batzuk Multiópticas konpainiak kanpaina bat jarri zuen martxan haurren artean teknologia modu arduratsuan erabiltzeko kontzientzia piztu zedin.
Multiópticas erakundeak mugikorrekin bateriarekin funtzionatzen duten lehen jostailu analogikoak sortu ditu

Ekimen honi Screen polution (pantaila kutsadura) izena eman zitzaion eta Eguberri hauetan bere bigarren zatia aurkeztu du. Oraingo honetan mugikorreko bateriarekin funtzionatzen duten jostailu analogikoen bilduma ezagutzera eman du.

Dirudienez haurren opari eskutitzetako zerrendentan azaltzen diren 10 eskarietatik hiruk pantailaren bat dute edo produktu digitalen bat da. Datu hori kontuan hartuz sortu zen ideia hau. Argi baitago pantailen kontsumoa igo egin dela urte honetan, konfinamendutik batez ere, eta gehiegizko esposizio honek ikusmen arazoak sortu diezaizkioke etxeko txikienei, baita buruko minak, begiak gorritzea edota begiak lehortzea. 

Bideoa ikusteko sakatu hemen (gaztelaniaz dago).