Mulholland Drive *****

Mulholland Drive ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mulholland-drive/@@download/image/16p42-2.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: David Lynch. Aktoreak: Naomi Watts, Laura Herring, Justin Theroux, Dan Hedaya. Generoa: drama / suspensea. Herrialdea: AEB / Frantzia. Urtea: 2001. Iraupena: 145 minutu.  
16.zenbakia
A Straight Story apartaren etena eta gero, ohiko errepide ilunetara itzuli zen berriz ere Eraserhead bitxiaren aita Mulholland Drive zirraragarriarekin. Rita gazteak istripu lazgarria izan du Mulholland Drive ilunbetsuan. Kolpearen ondorioz oroimena galdu du, eta noraezean dabil. Betty ederrak, zinema izar bihurtzearekin amets egiten duen neska xaloak, laguntza eskainiko dio. Surrealista, onirikoa, iluna, erakargarria… harribitxi benetakoa. Ulertu baino, sentitu behar den filma da. David Lynchen maisulanik uher eta poetikoena da.