Mukuru Musika Festa abenduaren 28an Urretxu-Zumarragan

Mukuru Musika Festa abenduaren 28an Urretxu-Zumarragan Egungo musika eszenan alternatiba izatea dute helburu, sortzailea eta publikoaren arteko harremana estutuz eta horizontal bihurtuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mukuru-musika-festa-abenduaren-28an-urretxu-zumarragan/@@download/image/Mukuru-prentsa.jpg
2019/12/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Egungo musika eszenan alternatiba izatea dute helburu, sortzailea eta publikoaren arteko harremana estutuz eta horizontal bihurtuz.
Mukuru Musika Festa abenduaren 28an Urretxu-Zumarragan

Mukuru kolektiboak antolatuta, abenduaren 28an, Mukuru festa egingo dute Urretxu-Zumarragan, Kkinzona, Eltzekondo, eta Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen laguntzarekin.

2017tik dabil ekimen interesgarri hau musikari ezberdinak biltzen. Helburua musikarien jarduna kolektibizatzea da hainbat ekimenen bitartez. Horietako bat da Mukuru jaialdia, sorkuntza ezberdinak publikoari ezagutarazteko sortu dena.

Jaialdi honetan Mukuru zigilupean argitaratutako diskoak egongo dira nahi duenaren eskura eta horretaz gain, talde eta bakarlari bakoitzaren abesti banarekin bilduma berri bat ere argitaratuko dute hitzordurako.

Kalean hasi eta gaztetxean jarraituko duen jaialdia bakarlari eta proiektu akustikoekin hasiko da eta festa talde formatuekin amaituko dute oholtzan. Beraz, egun guzitan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera egongo da.

Horrela, 12:00etan Peru Galbete, Iturria, Isuo ta Kezman eta Paxkal Irigoyen arituko dira kaleetan. Arratsaldean berriz, 19:00etatik aurrera Gaztetxera egingo dute jauzia Hatxek eta Ekhi Lambertek. 23:00etan Klak!son eta Txost taldeek itxiko dute jaialdi oparo hau.