Mugitu! mugimenduak Mugitu! Eguna eramango du ostegunean –hilak 5– ikastetxe eta unibertsitateetar

Mugitu! mugimenduak Mugitu! Eguna eramango du ostegunean –hilak 5– ikastetxe eta unibertsitateetar https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugitu-mugimenduak-mugitu-eguna-eramango-du-ostegunean-hilak-5-ikastetxe-eta-unibertsitateetara/@@download/image/2011533343mugitu_logoa.jpg
2012/12/13
berria
Mugitu! mugimenduak Mugitu! Eguna eramango du ostegunean –hilak 5– ikastetxe eta unibertsitateetar
Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduak ikasleak ere engaiatu nahi ditu bere aldarrian, eta horregatik, maiatzaren 5ean ikastordu bateko paroa egiteko eta antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko dei egin die ikastetxe, institutu eta unibertsitateko gazteei.

'Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu!' lelopean egingo dute Mugitu! Eguna datorren ostegunean, hilak 5. Dagoeneko Euskal Herri osoko hainbat ikasle talderekin bildu dira Mugitu! Mugimendua-ko kideak eskura duten materiala (besteak beste, urte osoko ibilbidea laburtzen duen bideoa) banatu eta egunari forma ematen hasteko.
"Krisiaren aitzakipean, hezkuntzan itzelezko murrizketak egiten dihardute, gure eskubidea eta oinarrizko beharra den irakaskuntzatik dirua kenduz: ordezkapenak murriztuz, bitarteko material eta pertsonalak mugatuz, hezkuntza bereziko baliabideak urrituz... Hezkunza beharrak ase gabe gelditzen diren bitartean gutxi batzuen aberastasunerako AHT bezalako proiektu txikitzaileetan milaka milioi euro xahutzen dituzte", dio Mugitu! Egunaren izaera laburbiltzen duen komunikatuak.
Honezkero Iruñeako sei zentrotan eta unibertsitatean, Sakanako hiru ikastetxetan, Lizarran, Beran, Basaurin, Hernanin, Oarsoaldeko zazpi ikastegitan, Donostiako lau zentrotan eta unibertsitatean, Durango eta Iurretako hiru ikastetxetan, Galdakaoko bin, Tolosako hirun eta Leioako unibertsitatean ere zabaldu dute egitasmoaren berri.