Mugikorrarekin oharkabetzeagatik oinezko geroz eta gehiago hiltzen dira. Hong Kong hiriak arazoari irtenbidea jarri dio
Mugikorrak gure bizitzetan sartu zirenetik kaleak euren pantailetan arreta osoa jarria duten oinezkoz bete dira. Pertsona hauek ez diote bere inguruari arretarik jartzen, ez eta trafikoari ere. Honegatik, distraitutako oinezkoen heriotzak ugaritzen ari dira mundu osoan zehar.
Arazo hau bereziki nabarmena da Hong Kong hirian eta horregatik, honelako istripuak ekiditeko ideia bat izan du. Literalki, hiriko azpiegitura egokitu du hiritarrek mugikorretara duten adikzioa dela eta. Nola? Argi gorriak ipiniz.
Hong Kong hirian, gurutzaguneetan argi gorri eta berdeak erakusten dituzten fokuak ezarri dira. Argia lurrera zuzendua dago, mugikorrari begira dauden pertsonek ikusi dezaten. Foku hauek semaforoarekin sinkronizatuak daude. Honela, euren smarthphone-ari begira dauden oinezkoek, argi gorria zoruan ikustean badakite geratu egin behar dutela.
Mugikorren fenomenoa kezkagarria suertatzen ari da. Ikerketa batzuen arabera urtero 270.000 oinezko hiltzen dira mugikorrarekin adigabetuak doazelako. Ez da arriskutsua trafikoagatik bakarrik gainera. Beste ikerketa baten arabera farolekin talka eginda, estropezu eginda edo erorita sortutako lesioak biderkatu egin dira mundu osoan zehar.

