Mugikorrak kargatzea ahalbidetuko duen 1.000 eguzki-paneletik gora dituen ehuna sortu dute

Mugikorrak kargatzea ahalbidetuko duen 1.000 eguzki-paneletik gora dituen ehuna sortu dute Ehun adimentsu hauek gai izango dira eguzkitik eratorritako 400 miliwatt profitatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugikorrak-kargatzea-ahalbidetuko-duen-1-000-eguzki-paneletik-gora-dituen-ehundura-bat-sortu-dute/@@download/image/img_38559.jpg
2022/12/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ehun adimentsu hauek gai izango dira eguzkitik eratorritako 400 miliwatt profitatzeko.
Mugikorrak kargatzea ahalbidetuko duen 1.000 eguzki-paneletik gora dituen ehuna sortu dute

Notthingham Trent Unibersitateko ikertzaile taldeak miniaturazko mila eguzki-paneletik gora dituen ehundura sortu du. Eguzki-panel hauek gai dira smartphone edo smartwatch bat kargatzeko. Gainera, jaka, poltsa edo motxila moduan erabili ahal izango dira. 

Ehundura adimentsuak 1.200 zelula fotovoltaiko ditu eta eguzkitik eratorritako 400 miliwatt aprobetxatzeko gai da. Aipatu bezala, eguneroko arropa moduan erabiltzeko aukera dago eta garbigailuan 40 gradutan garbi liteke. 

"Prototipo honek etorkizuneko ehun elektronikoen potentzialaren ikuspegi kitzikagarria eskaintzen du", esan zuen Theodore Hughed-Riley-k, ikertzaile taldeko zuzendariak. 

Eguzki-panel nimiñoak 5 milimetro luze eta 1,5 milimetro zabal dira, eta urari erresistentea den polimerozko erretxinan inkrustatuan doaz. Beraz, gailu eroso eta praktikoa da egunero erabiltzeko, izan arropa moduan edo osagarri moduan. 

"Orain arte gutxik uste izan dute euren janzteko arropa edo ehunezko produktuak elektrizitatea sortzeko erabili daitezkeenik. Bada, garatu dugun materialak, ohiko ehunaren itxura eta jokabidea du. Zimurtu liteke eta garbigailuan garbitu. Baina bere gainazalaren azpian milaka eguzki-panel txikiz osatutako sarea du, eguzkiaren energia aprobetxatu eta gailu pertsonalak kargatu ahal izateko", azaldu du Hughes-Riley-k.