Mugikorra aurpegi identitatez desblokeatzen duzu? Kontuz ibili!

Mugikorra aurpegi identitatez desblokeatzen duzu? Kontuz ibili! Lapurren azken irtenaldia... 3D inprimagailuekin egindako aurpegien erreplikak sortzea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugikorra-aurpegi-identitatez-desblokeatzen-duzu-kontuz-ibili/@@download/image/1398E19B-A4ED-4D8E-8F78-84A33AA0BDB3_cx0_cy3_cw0_w1023_r1_s.jpg
2018/12/18
berria
Lapurren azken irtenaldia... 3D inprimagailuekin egindako aurpegien erreplikak sortzea!
Mugikorra aurpegi identitatez desblokeatzen duzu? Kontuz ibili!

Duela gutxi Applek mugikorrak desblokeatzeko trena berritzailea kaleratu zuen; aurpegi identitatez desblokeatzeko aukera. Hau da, Iphone berrienek zure aurpegia detektatu dezakete, zu zarela konfirmatuz eta soilik ondoren desblokeatuz. Noski, horrek lapurren lana zaildu egiten du, ez baita erraza aurpegi bat erreplikatzea... ala bai?

Designboomen arabera, 3D inprimagailuek dute errua. Haiek erabilita, lapurrek mugikorren jabeen aurpegiak erreplikatu ditzakete, eta beraz, lapurtutako mugikorrak desblokeatu. Horrek, noski, ezbaian ipini du Apple konpainiak proposatutako segurtasun teknologia. Dena den, egindako frogek ebatzi dute Iphone X-a dela 3D-n inprimatutako aurpegia ontzat ematen ez duen mugikor bakarra, beraz, oraingoz mugikor horren erabiltzaileek ez dute zertan kezkatu. Aldiz, Android telefonoek ez dute proba pasa; haiek troleatzeko gai izan dira 3D-n egindako aurpegiak. Kontuz ibili beraz!