Mugarri

Mugarri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugarri/@@download/image/mugarri_1382628608.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Madeleine
145.zenbakia
Izena, bada, ez da aipagarriena. Musika lasaia egiten omen zuten, eta orain aldaketak jasan dituzten heinean, mugarri den disko hau egin dute. Keturiko baso ilun batean murgildu nintzen disko hau hastean, eta zoriontasun argi batek itsutu ninduen ondorengo minutuetan. Ambient musika zer den ez dut esplikatuko, baina konplexutasun handiko kuadro bat bezalakoa da: elementu txikiak batuz zerbait ikaragarria sortzea. Itzal, Gartxot, Jagoba eta Benitok, Arnau, Pablo eta Albaroren teknikei esker grabatu dute lan hau, Kantabrian eta Gipuzkoan. "Belar artean entzuteko apalanke popa, melodiak ala hil!" Madeleinen hitzetan.