Mugan barrena, etxerat

Bigarren Mundu Gerran hegazkin pilotu ingelesei nazien atzaparretatik ihes egiten lagundu zieten euskal herritarrak ekarri ditu gogora "Mugaldekoak" telesailak.
Mugaldekoak telesailak 1939ra garamatza. Bigarren Mundu Gerra hasia da, eta naziek bere egindako lurraldeak erasotzera joan eta bertan eroritako hegazkin gidariei ihes egiten lagundu zieten Comette sareko kideek. Euskal herritarrek zer esana izan zuten sare horretan, eta pilotu ingeles askori etxera itzultzen lagundu zieten, Nafarroako mugan barna. Mugalariak ziren. Hori da telesailaren abiapuntua. Ez, ordea, helduleku bakarra. Hala, herri txiki bateko sendi baten eta herrikideen istorioen korapilorik ere bada. Gorrotoa, maitasuna eta leialtasuna bezalako sentimenduak azaleratzen dira.
Euskal Telebistak eta Tentazioa taldeak ekoitzi dute Mugaldekoak, ETBk iraganean girotutako estreinako telesaila. Tv movie-a egin dute alde batetik, hots telebistan emateko film tankerakoa, eta 13 kapituluko telesaila bestetik.
Hain justu ere, telesaila tv movie-aren jarraipena da. Maiatza bukaeran hasi ziren telesaila ematen eta Euskal Herriko oso aktore ezagunak ari dira: Mireia Gabilondo, Isidoro Fernandez eta Iñaki Beraetxe bezalako beteranoen ondoan, Sara Cozar (Goenkale), Aitor Beltran eta Matxalen De Pedro (Ohean antzezlana), Alberto Berzal (Zorion perfektua filma), Aintzane Gamiz (Hasiberriak eta Pelotari) ari dira. Beste zenbait lekuren artean, Artikutzan, Azpeitian, Etxalarren eta Goizuetan errodatu dute.
Comette sareak urtero ekarri nahi izaten du gogora, bi eguneko mendi martxa baten bidez, mugalariek duela 60 urte egindakoa. Aurreneko egunean, Sokoatik abiatu, Urruñara ondoren, Biriatuko bidea hartuta Bidegain-berri etxe aurretik igaro etxe horretan atxilo hartu zituzten naziek sareko zenbait kide- eta Bidasoa ibaiko Ipar Euskal Herriko aldeko basoetan barrena ibiltzen dira. Bigarren egunean, Aiako Harrian zehar Oiartzunera heldu eta mahai baten bueltan bukatzen dute ibilaldia.

Juan Larralderen rola jokatzen du Iñaki Rikartek. 27 urteko gasteiztarrak eskarmentu handia du antzerkian, aktore, zuzendari eta idazle gisa, eta azken urteetan zinema ezagutu ahal izan du..
Nolakoa da zure pertsonaia?
Manuel eta Ireneren semea da Juan Larralde. Odolberotsua da. Zuzenbide ikasketak bukatzen ari da Deuston, eta bukatu bezain laster Beatriz alkatearen alabarekin (Sara Cozar) ezkondu nahi du. Bilbon emandako urteetan falangisten ideiak barneratu ditu Juanek. Horrek ate batzuk irekiko dizkio, baina buruhauste franko ere eraginen dizkio. Ataka zailean ikusiko du bere burua: familia eta sentimentuen artean aukeratu beharko du.
Zer nabarmenduko zenuke telesailaz?
Kristoren esfortzua izan da. Irudia eta gidoia oso zainduta daude, 40ko hamarkada behar bezala irudikatzeko.
Comette sarea ezagutzen al zenuen Juan Larralderen larruan sartu aurretik?
Ez nuen ezagutzen. Fernando Bernuesek deitu zidanean hasi nintzen Interneten informazioa bilatzen, eta ezustekoa eraman nuen. Florentino Goikoetxeak eta besteek egindakoa deigarria da, sekulakoa da! Lan hau oso omenaldi polita da.
'Eutsi!' film luzean parte hartu zenuen.
Esperientzia polita eta berria izan zen, nahiz eta jokatutako rola laburra izan. Oihana Maritorenaren pertsonaiaren mutil-lagunarena egin nuen. Zineman gauza bat da egiten duzuna eta beste bat zer ateratzen den; horretara ohitu behar duzu.Antzerkian eskarmentua baduzu. Aktore ez ezik, zuzendari eta idazle ere bazara.
Manuel Rivas idazlearen La Lengua de las Mariposas obrarekin ari gara hara eta hona Katubeltz taldekook. Nahiz eta antzezlana ez izan, modu sinple batean egokitu genuen antzerkirako; testua zoragarria da eta ni zuzendari aritu naiz. Bestalde, Gasteizen estreinatu berri den Sisifo B antzezlanarekin ere ari gara. Albert Camusen Le Mythe de Sisypheren berrikustea da; zoriontsu izan nahi duen morroi baten istorioa.
Zein eginkizunetan ikusten duzu erosoen zure burua?
Denetarik egin behar da. Niri erantzukizuna kentzen dit gainetik lan batean baino gehiagotan jarduteak. Zuzentzen ari naizenean, aktore naizela esaten diot neure buruari, lasaigo egoteko.

Zuzendariak: Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo (TV movie-a) eta Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Carlos Zabala (telesaila).
Aktoreak: Mireia Gabilondo, Isidoro Fernandez, Sara Cozar, Iñaki Beraetxe, Matxalen De Pedro, Iñaki Rikarte, Aintzane Gamiz, Klara Badiola
Gidoilariak: Patxo Telleria (gidoi arduraduna), Harkaitz Cano, Kike Diaz de Rada, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues.

Oraindik ere gogoan

Iñaki Rikarte: Mugalarien lana sekulakoa izan zen

Fitxa teknikoa