Mud

Mississippi ibaiko irla batean ezkutatuta bizi da Mud ezizena duen iheslaria. Abentura bila joan diren bi nerabek gizonarekin topo egingo dute eta, honen istorioek liluratuta, lagun egingo dira. Hala, hiltzaile batzuk Muden bila joango direnean, mutikoak arazo larritan ibiliko dira. Nerabezaroan arriskuak sortzen duen miresmena islatzen duen filma. McConaugheyk inoiz egin duen lanik onena dela diote.