Muckbang, Youtubeko azken moda

Muckbang, Youtubeko azken moda https://www.gaztezulo.eus/albisteak/muckbang-youtubeko-azken-moda/@@download/image/gaztezulo_muckb_1471332849.jpg
2016/08/12
berria
Koreatarrak egun batetik bestera Youtubeko erregeak bilakatu dira Muckbang mugimenduaren bitartez; arrakastarako gakoa? Ordenagailuaren aurrean janari kopuru handiak jatea, jarraitzaileekin esperientzia partekatuz.

Bakarrik ez jateko modua aurkitu dute koreatarrek; Youtuben sekulako arrakasta duen moda jarri dute abian, eta haietako asko dirutza irabazten hasi dira. Hala sortu da Muckbang, edo ordenagailuaren aurrean janari kopuru erraldoiekin eseri, eta jarraitzaileen muturren aurrean jatearen moda.

Muckbang delakoa praktikan jarri duten youtuberrek mota guztietako janaria jaten dute jarraitzaleekin zuzenean esperientzia partekatuz; hala, jarraitzaileek eskaerak egiten dizkieta, janaria zer moduz dagoen galdetuz, gehiago jateko eskatuz edota korrokadak botatzera animatuz.

Ez dakigu Euskal Herrira moda hori iritsiko denik, baina beharbada aurki ikusiko ditugu youtuberrak pintxoak irensten haien ordenagaiuen aurrean. On egin!