MTVk casting bidez aukeratuko du publikoa!

Gaur, hilak 26, MTV kateak castinga antolatu du Barakaldoko BECen. Arrazoia? Azaroaren 4an Barakaldoko BECen ospatuko duten Europe Music Awards (EMA) ekitaldirako publikoa aukeratu. Hala, igandera arte, fan-ik gogotsuenak aukeratuko dituzte; epai-mahai batek ebatziko du lehen lerroan zein egongo den. Besteak beste, Jonan Wiergo eta Raquel Reitx influencerrak izango dira hautatze prozesuko epaileetako batzuk.
Aukeratua izateko ondokoa eskatuko dute: 60 segundotan zure abesti gogokoena aukeratu eta oihukatu, animatu edota erritmoa jarraitzea. Gainera, dantza-koreografia bat sortzeko edo norberaren artistarik gogokoenaren antzera jantzita joateko gaitasuna ere kontutan hartuko dute. Eta zuk betetzen ote dituzu baldintzak?