Mãsa

Mãsa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
kritika
Testua: Haize Galarraga
Anna Kijevã
171.zenbakia
Mãsa
Lehen ezinezkoa litzatekeen irismena ematea izango litzateke sareak musika munduari eman dion ekarpenik handienetakoa. Abantaila honi men eginez, Europako bazterrak esploratzen dihardugu Letoniako talde interesgarri honekin topatu arte. Noise edota post-hardcore doinuak jorratzen dituen Rigako hirukoteak, kalitate jauzi bat ematea lortu du taldearen bigarren lan luzea osatzen duen honetan. Horretarako masterizazioa, Khanate bezalako talde ilunetan zaildutako James Plotkin produktore amerikarraren eskuetan utzi dute, diskoari izaera goibel baina indartsua emanaz.