Mr. Potato jostailua genero neutrokoa izango da hemendik aurrera

Mr. Potato jostailua genero neutrokoa izango da hemendik aurrera Hasbro, jostailu enpresa ospetsuak, bere jostailu ezagunenei generoaren etiketa kendu die, orain Potato head (Patata burua), besterik gabe, deituko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mr-potato-jostailua-genero-neutrokoa-izango-da-hemendik-aurrera/@@download/image/e902bfb983e168ac1bb63767b55f0fa2.jpg
2021/03/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hasbro, jostailu enpresa ospetsuak, bere jostailu ezagunenei generoaren etiketa kendu die, orain Potato head (Patata burua), besterik gabe, deituko da.
Mr. Potato jostailua genero neutrokoa izango da hemendik aurrera

Ia 100 urtetako historia du enpresa amerikarrak eta aurten Mr. Potato jostailu ezagunari generoa kentzea erabaki du, honela, genero neutro bilakatuz. Lehen begiratuan, erabakiak ez luke polemikoa izan behar, azken finean patata bat hori da, patata bat. Generoaren bitartez Patata jauna eta Patata andrea ezberdintzea konbentzio sozial baten eta marketinaren ondorio besterik ez dira. Honela, erosleek jostailu berdina binaka erosiko dituzte genero rol tradizionalak jarraituz.

Badirudi ordea, heldu bihurtzen garenean haur ginenean nola jolasten genuen ahazten zaigula. Haurrek Patata jaunaren eta Patata andrearen osagarriak euren artean aldatzen dituzte genero kontuei gehiegi erreparatu gabe, besterik gabe patata bat apaintzen ari baitira.  

Hori dela eta, garaiak aldatuz doazenez, eta horrekin batera erakundeak, erosleen nahiei men egiten diete. Lehen bi patata baziren, bikote tradizional bat irudikatuz, orain patatak berriz ere ez du generorik. Aldaketa honen helburua jostailua ahanzturan ez erortzea da.