Mozkorti ausarta

Mozkorti ausarta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mozkorti-ausarta/@@download/image/68p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Mozkorti ausarta
Mozkortuta gidatzen ari zela eta, Chicagoko poliziak atxilotu egin zuen Veronique Armour, 22 urteko emakumea; baina Vernonique azkarrak, bilurrak kendu zituen eta poliziaren autoan ihes egitea lortu zuen. Dena den, handik gutxira, neska berriro harrapatu zuten eta zigor gogorragoa ezarri zioten.