Mozkorra eta martiria

Mozkorra eta martiria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mozkorra-eta-martiria/@@download/image/201025674Chen_Lusheng.jpg
2012/12/13
berria
Chen Lusheng sarjentu txinatarra koma etilikoak jota hil da, baina martir izendatu dute, lanean ari zela hil delakoan. Tradizio txinatarraren arabera, sekula ez zaio uko egin behar Bai Jiu izeneko likorearekin topa egin eta edalontzia trago bakar batean husteari. Bada, Lushengek txinatarretan txinatarrena zela erakutsi nahi izan zuen eta konortea galduta seko lurrera erori zen. Bere familiak 37.000 euroko pentsioa jasoko du orain.