Mozkorkeritan

Mozkorkeritan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mozkorkeritan/@@download/image/chisinau_1380717849.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
Mozkorkeritan
Chisinau da Moldaviako hiriburua, eta Europa ekialdeko estatu gehienetan bezalaxe, neguak oso gogorrak izaten dira bertan. Arrazoi hori baliatu dute hainbat adituk herrialdeko alkoholismo tasa altua justifikatzeko, hain zuzen, moldaviarrak baitira munduan alkohol gehien kontsumitzen dutenak Osasunaren Munduko Erakundeak eginiko neurketaren arabera; batez beste, 15 urtetik gorako pertsona bakoitzak 18,22 litro edaten ditu urtean. Zerrenda horretan hurrengoak Txekiar Errepublika, Hungaria, Errusia eta Ukrainia lirateke, Europa ekialdeko herrialdeak denak. Frantzia bederatzigarren postuan dago, Espainia hamabigarrenean.