Mozanbikeko emakumeen analfabetismoari aurre egin nahian

Maputoko Parlamentuak, Mozanbiken, emakumeen analfabetismoari aurre egiteko programa jarri du martxan. 1975ean Portugalekiko independentzia lortu zutenetik biztanlegoaren %90etik %50era jaitsi da analfabetismo tasa, baina emakumeen artean askoz altuagoa da kopurua, mutilak eskolara bidaltzen dituzten bitartean neskak etxeko lanei lotuta gelditu ohi baitira. Gobernuaren urteko aurrekontuaren %2 eskainiko zaio proiektu honi eta 2015erako analfabetismo tasa %30 jaistea aurrikusten dute. UNESCOk ere proiektu polita abiarazi zuen urte hasieran; gazteenei beren senideei irakurtzen eta idazten irakasteko modua eskaintzen dien programa.