Moulin Rouge 2

Moulin Rouge filmaren soinu banda, izugarri ondo jaso zuten arren, ez zen benetan film hartan entzuten ziren abestien ispilua. Bigarren atal honen helburua gauzak bere tokian jartzea da. Horregatik, Nicole Kidman eta Ewan McGregor dira oraingoan protagonistak, Come that may izeneko dueto modukoan bezala. Moulin Rouge 2 diskoak bere horretan eskaintzen ditu Sparkling diamonds eta The pitch (Spectacular, spectacular) muntaien filmeko aldaerak.