Moulin Rouge ****

Moulin Rouge **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moulin-rouge/@@download/image/12p40-1.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Baz Luhrmann. Aktoreak: Nicole Kidman, Ewan McGregor, John Leguizamo, Kylie Minogue. Generoa: drama / musikala. Herrialdea: Australia / AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 127 minutu.
12.zenbakia
Moulin Rouge   ****
Parisko Montmartre auzo bohemioan artearekin eta maitasunarekin egin du topo Christian poeta gazteak. Toulouse-Lautrec pintorearen adiskide egiteaz gain, Mouline Rouge-ko vedette ederrenarekin — Satine zirraragarriarekin— maitemindu da. Bizitzak, ordea, dramaren kolore tristea du. Luhrmann zinemagile barrokoak opera eta musikala irudimen handiz uztartzen ditu komediatik melodramara doan ikuskizun liluragarri honetan. Australiarrak The Beatles, Nirvana edo Fatboy Slim-en musika darabil XIX. mende hasierako Parisko kabaretik koloretsuenak hornitzeko. Zinema kritikari puristenen mesprezua jaso duen arren, kultuko harribitxi bihurtu da dagoeneko Moulin Rouge. Harribitxi benetakoa.