“Motown remixed”

“Motown remixed” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/motown-remixed/@@download/image/54p14-1.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
54.zenbakia
Denbora kontua zen. Azken urteotako joerari jarraituz, Motown diskoetxeko nagusiek, soul musikaren altxor eta kanta klasiko gehien biltzen dituen katalogoaren ateak zabaldu dituzte, eta katalogo hori nahasketen aztien esku utzi dute. Z-Trip, Dj Spinna, Dj Smash, Kenny Dope eta King Britt-ek, eta batez ere, rap musika munduan ezagunak egin eta mundu mailan disko-jartzaile, ekoizle eta nahasle bezala sona handia lortu duten lagunek egin dituzte nahasketak. Marvin Gaye, Temptations, Jackson 5, Smokey Robinson, War eta antzeko pisu astunen klasikoak erabili dituzte nahasketetarako, eta diskoa entzun ondoren, badirudi, originalei estaldura elektroniko fina jartzen utzi dietela soilik. Landu beharreko harribitxia.