Motor burrunba Zarautzen

Motor burrunba Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/motor-burrunba-zarautzen/@@download/image/20105197693harley.jpg
2012/12/13
berria
Motor burrunba Zarautzen
Txakoli Road ekimena egingo dute ostiral, larunbat eta igandean. Harley Davidson motor ikusgarri asko elkartuko dira Zarautzen. Ostiral iluntzean egingo diete harrera topaketako parte hartzaileei.

Motor gidariek hainbat txango egingo dituzte. Adibidez, larunbat gauean, Getarira joango dira, antortxekin. Beste aldetik, kontzertuak antolatu dituzte ostiral eta larunbat gauean, Zarauzko malekoian, eta larunbat eguerdian herri kirolak ere izango dira. Duela aste gutxi auto istripuz hildako Josu Aizarnazabal Zipri omenduko dute, bera izan baitzen ekimenaren bultzatzaileetako bat.