Moteldu zure denbora

Moteldu zure denbora Urte berria hasi besterik ez da egin eta jada denborak ihes egiten dizunaren sentsazioa duzu? Beharrezkoa da garai ezin azkarrago hauetan denbora gure alde edukitzea eta horretarako badaude zenbait teknika, ezagutu nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moteldu-zure-denbora-bi-pausotan-eta-gozatu-bizitza/@@download/image/_101587858_gettyimages-452998843-nc.png
2020/01/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urte berria hasi besterik ez da egin eta jada denborak ihes egiten dizunaren sentsazioa duzu? Beharrezkoa da garai ezin azkarrago hauetan denbora gure alde edukitzea eta horretarako badaude zenbait teknika, ezagutu nahi?
Moteldu zure denbora

Zientziak dioenez denboraren pertzepzioa gure garunean dago. Hori jakinik honako galdera hau sortzea ezinbestekoa da: nire garunak kontrolatzen badu gelditu al nezake denbora, edo behintzat motelago bihurtu?

Denbora gelditzea oso erlatiboa izan daiteke, gure pertzepzioaren araberakoa baita. Adituen arabera, denbora moteltzeko prozesuan azken hitza esperientziek omen dute. Alabaina, ez genuke guztia gure esperientzien baitan utzi behar, baizik eta horren atzean dauden prozesu psikologikoei eman beharko genieke lehentasuna.

Horretarako, bi elementu hartu behar dira kontuan jakiteko gure garunak nola funtzionatzen duen eta honela denbora kontrolatu. Finean, gure garuna kontrolatuz pertzepzioa kontrolatuko baitugu eta geroz eta azkarrago igarotzen ari dela dirudien denbora moteldu.

Garunak ordea, informazio berria jasotzen duenean, edo aurretik inoiz egindako jarduera bat burutzen duenean denbora bat behar du ulertzeko zer ari den gertatzen. Berez, denbora berdin pasatzen da, baina gure pertzepzioa ezberdina da estimulu eta esperientzia berrien aurrean.

Esperientzia horien artean daude pelikula bat ikustea, liburu bat irakurtzea, hizkuntza bat ikastea, bidaiatzea, musika berria deskubritzea... garunak informazio berria behar du pertzepzioz aldatzeko. Ikaskuntza esperientziak haztean, garunak ordu horiek zabaltzen ditu automatikoki eta sentitzen hobeto aprobetxatu dela denbora. Horregatik, sentituko dugu denbora asko igaro dugula jarduera hori egiten.

Bestalde, errutinak zure orduak ito ditzake, pentsatuz ez zarela ordu horiek behar bezala aprobetxatzen ari. Hori ez gertatzeko garuna minuturo gauza berriak esperimentatzen jarri behar da. Nola? Arretaren bidez. Garuna errutinatik salbatzeko modurik onena da.

Saiatu ikuspuntu ezberdin bat ematen beti egiten dituzun gauzei, adibidez: harrikoa egin behar baduzu, egin musika dantzagarriren batekin, edo musika berri batekin. Hori norberaren irudimenaren baitan dago. Beti ezinezkoa baita gauza berriak esperimentatzen egotea, baina egunerokotasuna bere horretan esperientzia bikaina izan daiteke detaile txikiei erreparatuz.

Hori bai, kasu dena aldatu nahi izatearekin, batzuetan ez baita beharrezkoa. Jarri arreta bizitzen ari zaren horretan eta ez erori distrazioetan. Honela, orainaldiaz gehiago gozatu ahal izango duzu, horrek dakartza onura guztiekin.