Motel baina ziur: ozono geruza sendatzen ari da

Motel baina ziur: ozono geruza sendatzen ari da Lurra babesten duen ozono geruza, motel, baina sendatzen ari da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/motel-baina-ziur-ozono-geruza-sendatzen-ari-da/@@download/image/Captura de pantalla 2024-09-17 a las 11.26.09.png
2024/09/18
Lurra babesten duen ozono geruza, motel, baina sendatzen ari da.
Motel baina ziur: ozono geruza sendatzen ari da

Antartikaren gainean dagoen zuloa guztiz itxiko da, gutxi gora behera, 43 urte barru. Hala baieztatu du Nazio Batuen txosten berri batek.

Lau urtetik behin egiten den ebaluazio zientifikoak errekuperazioa berretsi du. Orain dela ia 35 urte, herrialdeek ozonoa kaltetzen zuten substantzia kimikoak ekoizteari uztea hitzeman ostean, errekuperatzen ari da. Ozono geruzak Lur planeta babesten du eguzkiaren erradiazio kaltegarritik. Erradiazio hori hain da kaltegarria azaleko minbizia, kataratak eta laborantzan kalteak eragiten dituela.

Errekuperazioa motela da txostenaren arabera eta ez da normaltasunera itzuliko 2066. urte ingurura arte. Izan ere, Antartikako geruza izugarri argala da oraindik ere, nahiz eta hobetzen ari den. Horrenbeste albiste txarren artean, bada zerbait!

Munduko zientzialari eta ingurumenaren defendatzaileek ozono geruza ixteko egin diren ahaleginak goraipatu dituzte. 1987an Montrealeko protokoloa deitutakoan aerosoletan eta hozgarrietan erabiltzen ziren produktu kimikoak debekatu zituzten. Adituek diote gizadiaren garaipen ekologikorik handienetako bat dela.