Mosku hirian

Mosku hirian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Mosku hirian
Munduko beste hainbat tokitan bezala turistak erakartzeko asmoz, buruz behera dagoen etxea eraiki dute. Teilatua lurrean duten eraikinak munduan hainbat dauden arren (Errrusian bertan ere horrelako bat baino gehiago dago), Moskukoa da turistarik gehien erakartzen duena. All-Russian Exhibition Center izeneko erakustazokan egoteak izango du arrakasta horretan zerikusirik. Europako etxeen hainbat ezaugarri arkitektoniko biltzen ditu eraikin bakarrean, baina bisitarientzako bereziena dena, zalantzarik gabe, barrura sartu eta etxearen sabaian oinez ibiltzea da!