Moria, infernu gorria

Moria, infernu gorria Aurreko astean lehen koronabirus kasua detektatu zuten Lesboseko errefuxiatuen kanpalekuan; orain, sute batek 12.000 lagun bota ditu bere etxoletatik, eta noraezean utzi ditu. Larrialdian laguntza eskatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moria-infernu-gorria/@@download/image/54873977_303.jpg
2020/09/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aurreko astean lehen koronabirus kasua detektatu zuten Lesboseko errefuxiatuen kanpalekuan; orain, sute batek 12.000 lagun bota ditu bere etxoletatik, eta noraezean utzi ditu. Larrialdian laguntza eskatu dute.
Moria, infernu gorria

Zaporeak Moriako errefuxiatuei egunero jaten ematen dien ekimen donostiarrak, larrialdi mezua zabaldu du bere webgunean; egun batetik bestera, errefuxiatuen kanpalekuan hala moduan bizi ziren milaka lagun erabat babesgabe utzi ditu sute batek. 

Hori gutxi balitz, Ane Irazabalek Twitterren zabaldu duenez, aterperik gabe gelditu diren 12.000 errefuxiatuetatik 3.000 leku aldatu dituzte, baina inguruetan nora jo jakin gabe gelditu direnen aurka gas negar-eragilea jaurti dute Greziako poliziek. Suteak ez du inor hil, baina hainbat migratzaile zauritu dira. 

Antza denez, koronabirusaren inguruko protesta izan da sutearen eragilea. 35 koronabirus kasu baieztaturik, 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, inolako azalpenik eman gabe. Horrek haserrea eragin zuen, protestak lehertuz eta ondoren zabaldu egin ziren sute txikiak eraginez. 

Hainbat dira gunean lanean dabiltzan Gobernuz Kanpoko Erakundeak, tartean, Zaporeak. Eguneroko 1.500 janari anoak banatzen jarraitu dute sutearen ondoren, eta horrekin batera, laguntza behar zutenei hala moduan asistentzia eskaini diete. 

Laguntzerik baduzu, Zaporeak proiektuak bide hauek jarri ditu martxan: 

* Transferentzia / Transferencia

Kutxabank: ES32 2095 5011 80 9115250322
Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880

* Bizum

Zaporeak Proiektua   –   00435