More Than Honey

Dokumental honek Suitza, Txina, Australia edota AEBetako erleauntzetan barrena eramango gaitu, eta animalia bitxi horien ‘gizarte-antolakuntza’ izugarria erakutsiko digu. Erlauntza barruko irudiak eta erleen lehen planoak ikusgarriak dira. Hori bai, interesgarriena, gizakion eraginez erleak nola desagertzen ari diren ezagutzea izango da; alta, adituek diotenez, erleak desagertuz gero, gizakiak lau urtez baino ezingo du biziraun.