More skin with milk-mouth

Itunesek nire gustu musikalak ezagutzen omen ditu
eta talde honen maketa proposatu dit, bost abestiz osatua. Massachusettsen sortutako bandak, ahotsik gabe eta syntheen laguntzarekin, bateriak (Ken) eta gitarrak (Joe) sor ditzaketen erritmo aldrebesenak jotzen ditu. Musika esperimentala, nota luzeak orduko 300 kilometroko abiadan doan bateriaz lagundurik eta bat-bateko mozketak. Taldekideak beste hainbat proiektutan ere badabiltza. Giraffe? Giraffe! gisa, Pink Magick izeneko disko berria atera dute aurten, Giraffes Recording zigilupean.