“Moonshout”

“Moonshout” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moonshout/@@download/image/78p76transglobal.jpg
2007/10/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Transglobal underground
78.zenbakia
Gutxi batzuek mendebalde eta ekialdeko kulturen arteko harremana soilik gatazkatsua izan daitekeela sinestarazi nahi digute, baina beste batzuek hori gezurra dela erakusten digute musikaren bitartez. Transglobal Underground mendebaldeko kapitalismoaren bihotzean sortu zen, Londres hirian. Hainbat kulturaren musika adierazpenak elkartu zituen eta ordura arte apenas landutako nahasketa osatu zuen (erritmo elektronikoak India eta Pakistaneko erritmoekin uztartuz, duba eta afrikar perkusioak nahastuz...). Disko berrian, bide horri eutsi dio, eta lehen bezain ederra eta aberasgarria izaten jarraitzen du.