Moonlight Mile (El prometido) ***

Moonlight Mile (El prometido) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moonlight-mile-el-prometido/@@download/image/31p44-6.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Brad Silberling. Aktoreak: Jake Gyllenhaal, Susan Sarandon, Dustin Hoffman, Holly Hunter. Generoa: komedia erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 117 minutu. 
31.zenbakia
Moonlight Mile (El prometido)   ***
Floss senar-emaztearen alaba bakarra eraila izan da. Haren galerak sortzen dien samina arindu asmoz, etxean eman diote aterpe alabaren mutil-lagunari. Elkarri babesa emanez, bizitzan gehien maite zuten pertsonak utzitako hutsunea eramangarriagoa egingo zaie guztiei. Denborak aurrera egin ahala, baina, gauzak arras aldatuko dira. Batez ere, Joe beste neska batekin maitemintzen denetik aurrera. Aktore talde aparta bildu du Brad Silberling zinemagileak komedia eta drama sotiltasunez uztartzen dituen pelikula fin honetan.