Moolaade ***

Moolaade *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moolaade/@@download/image/50p52-4.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Sembene Ousmane. Aktoreak: Fatoumata Coulibaly, Maimouna Helene Diarra, Aminata Dad. Generoa: drama. Herrialdea: Senegal / Frantzia / Kamerun / Tunisia / Maroko / Burkina Faso. Urtea: 2004. Iraupena: 120 minutu.
50.zenbakia
Moolaade   ***
Afrikako zinema oso arrotza da gure artean. Sembene Ousmane idazle eta zinemagile senegaldarra, ordea, aski ezaguna da Europan. Sari ugari bereganatu ditu-eta kontinente zaharreko zinemaldirik esanguratsuenetan. Emakumeak Afrika beltzean duintasunaren alde eta ohitura basen aurka egiten duen borroka islatzen du pelikula gordin honetan. Klitoriaren eszisio erritualetik ihesi, Colle Ardoren etxean sartuko dira lau neskato nerabe babes eske. Colle Ardok babesa eskainiko die iheslariei, baina herritar gehienak bere kontra altxatuko dira. Drama sozial fina da.