Montehermoson, ikusi eta pentsatu

Artea eta ikerketa 09 goiburupean, mundu zabaleko zenbait artisten lanak ikus daitezke Gasteizko kultur gunean, abuztuaren bukaerara arte.
Esate baterako, Nadia Barkate eta Marion Cruza bilbotarrek Red River / Rio Tinto erakusten ari dira. Auto baten barruan kamera hartuta eginiko lana da, hain zuzen ere.
Beste aldetik, Erika Arzt austriarrak eta Juan Linares espainiarrak The Wheel eraman dute Montehermosora. Ekialdeko Alemaniaren garaiko atrakzio parkearen adibidea irudian- baliatu dute gaur egun mundu mailan dagoen krisialdi ekonomikoa azaltzeko. Atrakzio parke hura, Berlingo harresia bota ondoren, suspertzen ahalegindu ziren. Mendebaldeko atrakzio parkeen kutsua eman nahi izan zioten baina, eta saiakerak porrot egin zuen.
Niamh O'Malley irlandarraren, Paloma Polo espainiarraren eta Leonor Antunes portugaldarraren sorkuntzak ere bildu dituzte Arte eta ikerketa 09 erakusketan. Bisitariak ikus ditzan, eta baita gogoeta egin dezan.