Monster Hunter Freedom 2 (Sony PSP)

Akziodun abenturetan oinarritutako joko paregabe honetan, munstroak harrapatzeko aroan jarraituko dugu. Eszenatoki ikusgarrietan munstro eta izaki izugarriekin borrokatzen duten bitartean, jokalariek euren abilezia frogatu beharko dute. Lastima da, Japonian ez bezala, internet bidez jokatu ahal izateko sistema kendu izana. Hala ere, lau lagunekin jokatzeko aukera ematen du ad-hoc moduan.