Monopolian tranpak egiten dituzu? Hau da zure jokoa!

Monopolian tranpak egiten dituzu? Hau da zure jokoa! Joko mitikoaren edizio berrian tranpatienek irabaziko dute; zu ote zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/monopolian-tranpak-egiten-dituzu-hau-da-zure-jokoa/@@download/image/monopoly-cheaters-edition-release-2.jpg
2018/02/13
berria
Joko mitikoaren edizio berrian tranpatienek irabaziko dute; zu ote zara?
Monopolian tranpak egiten dituzu? Hau da zure jokoa!

Mahaian jokatzeko jolas zaharrenetakoa da Monopolya. XX. mendean sortua, etxeak eta bestelako ondasunak salerostean datza jokoa. Sortu zenetik, jokoak ehunka bertsio ezberdin argitaratu ditu, nahiz eta jokoaren funtsa beti izan den berdina: Ondasun eta diru gehien pilatzea. Orain, jokoak bertsio berri bat kaleratuko du, Monopoly Cheaters Edition, jokoan tranpak egiten dituztenak saritzeko.

 

Joko berriaren kaxak oso galdera argia aireratzen du: "Zenbat lapurtzeko gai zara?" eta hain zuzen hori da jokoaren helburua, erosi baino, gainontzeko jokalariei lapurreta egitea. Hala, lehen aldiz jokoaren historian, ez da bankaririk izango. Zikin jolasteko prest?

 

Jarraian, Monopolyk kaleratutako joko bitxienak ekarri dizkizugu gogora: