Mongoliako ninjak

5-10 dolar irabazten dituzte, lan egun bakoitzeko, Zaamar-en (Mongolia) urre bila aritzen diren meatzariek; irakasleek, medikuek eta Gobernuko funtzionarioek baino gehiago. Artzain nomada zirenek zuloz jositako paisaian dihardute orain, bizkarrean plastikozko azpil edo erretilu berdea daramatela; hortik datorkie ninja ezizena. Urrearen sukarra Asiako Wild West bilakatzen ari da Mongolia, herrialdea zeharo degradatuz.