Monakoko printzesa australiarra

Olivier Dahan (La vie en rose, 2007) zuzendari frantziarrak Grace Kelly protagonista duen filma errodatuko du. Grace of Monaco izango du izenburua eta Nicole Kidman aktoreak gorpuztuko du printzesa. 1962an kokatuko da pelikula, hain justu Charles de Gaullek Rainiero III.ari printzerriko zergen gaineko legeak aldatzeko sei hilabete eman zizkionean. Momentuko beste pertsonaia ezagun batzuk ere agertuko dira, tartean Paz Vega espainiarrak hezurmamituko duen Maria Callas.