Momentu erotikoak

Pertsona jakin batzuen aurrean bero-bero jartzen gara. Haien ondoan egoteko desira izaten dugu. Inguruan ditugunean, gure barrenak pil-pilean jartzen zaizkigu: sabeleko tximeletak, oilo ipurdia, aluko berotasuna, kosk egiteko gogoa, irribarre leloa, urduritasuna
Une errepika ezinak!
Udan mota honetako momentu erotiko gehiago izaten da; estresa jaisten delako eta lasaiago ibiltzen garelako. Gainera, uda garaiaren hainbat ezaugarrik (beroa, festak, hondartza ) hau dena errazten dute. Hona hemen horren adibide batzuk.
Terraza orduak
Sekula pentsatu al duzu itzalak ere elkar gaitzakeenik? Herri bakoitzak itzal guneak izan ohi ditu, eta haien artean, lagun talde bakoitzak, berea. Hondartzara joan baino lehen, afaldu aurretik, gauez han elkartzen gara. Ez pentsa bertan pasatzen ditugun orduak alferrikakoak direnik. Jokoa eman dezakete eta! Jarri arreta gune horietan egindako mugimendu subliminaletan. Parean betikoak izaten ditugu, eta aldamenean, gehienetan, antzerakoak. Noizbehinka bada gure lursailera sartzen den despistatu bat edo beste (gehienetan eskertzen da bisita!). Haziak ereiteko leku ona izan daiteke itzal gunea.
Busti-busti!
Toaila hartu eta uretara! Hondartzara, igerilekura, errekara edo urtegira; tokian tokikoa, geografiaren arabera. Neguan inguruan bueltaka ibiltzen garenok, udaran, topo egiten dugu leku hauetan. Gainera, normalean, elkar ikusten ez dugun moduan ikusten dugu orain elkar: arropa gabe edo arropa gutxirekin. Betikoa ez, behintzat. Arropak kentzen ditugunean, gure itxurakeriak, estiloak, moda kontuak galdu egiten dira. Gure nortasun adierazle bilakatu nahi izan ditugun elementu asko baztertzen ditugu. Hain berdinak eta hain ezberdinak. Baldintza berdintsuagotan gelditzen gara; xumeago, berdintsuago baina bereziago. Bizigarria, benetan. Naturala, baina ez ohikoa. Poliki-poliki eta disimuluz, ingurukoa barneratzen dugu; begiratu, kremaren aitzakiarekin ukitu, bestearen gorputzeko orinak deskubritu, bularren forma ikusi, oin zuriak erakutsi Hori panorama!
Parranda luzeak
Uda, Euskal Herria eta festak. Lotura hertsia dute hiruek. Sasoi honetan, festa paganoekin ez ezik, santu guztiekin ere oroitzen gara, eta haien omenez, alde batetik bestera ibiltzen gara: Juan, Pedro, Martzial, Fermin, Santiago, Inazio, Andra Maria Erlijiosoak ez, baina alde batetik bestera mugitzeko erromesaldiak antolatzen ditugu; taldeetan joan eta taldea desegin; jendea galdu egiten da gogokoen duenarekin edo dituenekin Kristautasunak gaur egun eraginik ez duela esango dugu gero harro-harro! Ai, santuek eta ama birjinek jakingo balute zenbat akelarre ospatzen ditugun garai honetan haien erruz
Oporretan nora? Norekin?
Udan aisirako denbora gehiago izaten dugu. Egunak guretzat izaten dira; guk nahi duguna egin dezakegu eta, zorte apur batekin, guk nahi dugun pertsonarekin. Produktibitatearen jendarte honetan, uda ere produktiboa izan dadin, egunak planifikatzeko eta aprobetxatzeko antsietatea sortzen zaigu askori: asteburu pasa, interraila, ametsetako bidaia, Pirinioa Aurten, zer? Askotan oporrak antolatze hutsarekin hasten gara fantasietan bidaiatzen. Fantasia horiekin gozatzen dugu; trenean irakurtzen, masaje asiatiko bat hartzen, tontorreko haizea gozatuz
Begirale aitzakiak
Gazte askok egiten dute aukera honen alde: uda begirale lanetan pasatzea, bai udaleku itxietan (Abaigar, Goñi ) bai irekietan (herrian herrikoak). Aitzakia ederra lagun berriak egiteko! Trikimailuaz ohartu dira asko: antolaketa ordu ugari, balorazio eta bilera gehiegitxo, eta gaindosia arintzeko tertulia, ezkutuko parrandatxoak, afariak Noski, honek denak badu arrisku bat: haurrak zaintzeko baino begiraleak zaintzeko udaleku bilakatzea. Orekan dago gakoa. Zorionez, udalekuek alde hori ere badute; bestela, nondik atera haurrekin hainbeste jolas egiteko inspirazioa eta energia?
Sasi ilustrazioak!
Udan kultur ekitaldiak aretoetatik plazara ateratzen ditugu: kontzertuak, kale antzerkiak, graffiti lehiaketak, zinea, jazzaldiak Baliteke gaur zerbait berezia egiteko gogoa izatea Horrelakoetan, egunkarietako kultura agendari so egin iezaiozu. Harrituta geratuko zara; Euskal Herrian ezer ez zegoela uste bazenuen, bota zakarretara ideia hori eta aukera ezazu eskaintzetako bat. Gaueko kontzertua, zinea plazan Badago zer aukeratu. Tripari gurina emateaz gain, gure burua elikatzen saiatuko gara gaur. Sasi ilustratuen modura! Zergatik ez?
Kirola barra-barra!
Surfa, mendi bueltak, hondartzako boleibola, eskalada, bizikleta, skatea Eguraldi onak bultzatuta, kirola egiteko asmoa sortzen zaigu askori. Aitzakia ona da plan alternatibo bat egiteko eta egunerokoari beste kolore bat emateko. Egun bakar bateko kontua izan daiteke. Edo uda osoko zaletasun ere bihur daiteke; hau da, baliteke aurtengo uda surfari edo eskaladari lotuta pasatzea. Mundu horretan dabiltzan pertsonen artean lagun sarea eratzeko aukera ematen du kirolak. Horrelako sareek zer dakarkiguten ondotxo dakigu, nahiko nagusiak gara eta! Kirola bai, baina gehiago ere bai.
Lan, ikasi, antolatu
Dena ez da festa, parranda, sabaiari begira egotea Nola ez bada, gure artean ere baditugu gazte langileak. Udan ikasteko, lan egiteko, gaztetxea margotzeko asmoa dutenak. Makinatxo bat asmo on. Uda modu ludikoan baina denbora aprobetxatuz bizi nahi dutenak. Dena dela, uda pasatzeko modu honek bigarren mailako ondorioak ere izaten ditu. Ondorio kutsakorrak eta oso-oso interesgarriak. Horregatik bilakatzen ote da euskal gazteria udaro hain langile?
Momentu zirraragarri hauek guztiak bizitzako gatz eta piperra dira. Beharrezko momentuak. Egunerokotasunaren motorra pizteko txinparta. Asko ikasi, bizi eta gozatu!