“Mojo Club vol.11”

“Mojo Club vol.11” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mojo-club-vol11/@@download/image/28p14-1.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
28.zenbakia
“Mojo Club vol.11”
Urteak dira hiri handietako lokal, klub eta dantzalekuek diska bildumak kaleratzen dituztela. Ezaugarri eta estilo askotakoak izan ohi dira lokalok, eta helburuak ere desberdinak izan ohi dira. Helburu ekonomikoaren gainetik, kalitatezko musika eskeintzeko asmoa dutenen artean kokatu behar da Mojo izenekoa. Alemaniako Hanburgo hiriko gune honek, 60 eta 70eko hamarkadako soul, jazz, funk eta brasildar erritmoak eskaintzen ditu, tamalez, oraingoz nahiko ezezagunak zaizkigun musikarien bitartez.  Ale askotarako.