Mojen ihesaldia

Mojen ihesaldia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mojen-ihesaldia/@@download/image/31p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Italiako "carabinieri"-ak lau mojen atzetik dabiltza. Moja hauek autoan zihoazen eta ez ziren stop batean gelditu. Ondorioz, beste auto batekin istripua izan zuten. Ezbeharra izan ostean, mojek bertatik hanka egin zuten, polizia bertaratu baino lehen. Mercedes bat izan zen mojek jotako autoa. Baina, ba al dakizue zein auto mota zen mojena? Citröen bat, noski.