"Modu naturalean" ugaldu litezkeen lehen robotak jada existitzen dira

"Modu naturalean" ugaldu litezkeen lehen robotak jada existitzen dira Ez, ez da zientzia fikziokozko pelikula bat, gertatzen ari da. Unibertsitate ezberdinetako zientzialariek 2020an Xenobot deitutako roboten sorkuntza iragarri zuten. Hauek munduko lehengo robot biziak dira eta ugaltzeko ahalmena dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/modu-naturalean-ugaldu-litezkeen-lehen-robotak-jada-existitzen-dira/@@download/image/Xenobots_web-1160x602.png
2021/12/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ez, ez da zientzia fikziokozko pelikula bat, gertatzen ari da. Unibertsitate ezberdinetako zientzialariek 2020an Xenobot deitutako roboten sorkuntza iragarri zuten. Hauek munduko lehengo robot biziak dira eta ugaltzeko ahalmena dute.
"Modu naturalean" ugaldu litezkeen lehen robotak jada existitzen dira

Ikusi izan dituzun film futurista ia guztietan litekeena da robotak zerbitzari lanak egiten azaltzea, edota alderantziz, robotak gizakiak esklabo bihurtzen ikusi izana. Edozein dela ere kasua, ondorioa berdina da: robotak etorkizunaren sinonimoa dira. Ez zuen inork espero, ordea, 2021. urtean, teknologiak robotak euren kasa ugaldu ahal izatea ahalbidetuko zutenik. 

Lehenik eta behin, ordea, Xenobotak zer diren azaldu behar da. Organismo hauek Pac-Man-en antzeko itxura dute eta gutxi gora behera, milimetro bat zabal dira. Atzaparrak dituen igel afrikar (xenopis laevis) baten ama zeluletatik sortuak izan dira . Esperimentuan parte hartu duten zientzialariek argitu dute, roboten jatorria izaki bizidun bat izan bada ere (igelaren zelula), beraiek ez daudela bizirik. 

Roboten ugalketaren ikerketako autore nagusia den Sam Kriegman-ek azpimarratu nahi zan du "robotetan pentsatzean ez dela figura metaliko handietan pentsatu behar, baizik eta lan fisiko eta erabilgarria egiten duen edozein makinetan". 

"Gehiengoak pentsatzen du robotak metalez eginak daudela, baina garrantzitsua ez da robota zer materialez egina dagoen, baizik eta zer egiten duen eta bere kabuz jokatzen duela. Modu honetara, igel baten zeluletatik sortutako organismo hau ere robota da·, azaldu du Josh Bongard-ek, Vermont Unibersitateko irakasleak. Xenoboten existentziaren berri 2020an jakin genuen eta frogatu zen hauek gai direla mugitzeko, taldean lan egiteko eta euren kabuz sendatzeko. 

Nola ugaltzen dira?
Lehendik eta behin, zientzialari estatubatuarrek aipatu dute Xenobotak ugaltzeko modua animalien edo landareen moduarekin alderatuta oso ezberdina dela, nahiz eta oinarrian igel baten zelulak egon. 

Xenobota, 3.000 zelula inguruz osatuak daude eta esfera forma dute. Euren ugalketa Adimen Artifizialeko programa baten bidez hasten da. Programa honek milioika zelula hauen formak probatzen ditu, modu eraginkorrean elkarren erreplikak sortu ditzaten. 

Ikerketaren autoreetako bat den Michael Levi-k honela azaldu du: "Igelak ugaltzeko modu jakin bat dute, normalean erabiltzen dutena, baina hauek (zelulak) enbrioitik askatzen dituzunean eta inguru berri batean beste aukera bat ematen diezunean, mugitzeko eta ugaltzeko modu berriak aurkitzen dituzte".